Donostian elkartuko gara Hondarribira bidean jartzeko, Gipuzkoa ipar-ekialdean kokatutako herri arrantzalera. San Nikolas kaleko fatxada koloretsuek diosala egingo digute gure herriko pasieran; herri kasko historikoan, Santa Maria Atea zeharkatu ahal izango dugu, eta “hatxero” ezagunari helduta argazki bat atera. Badakizue zer adierazten duen? Gainera, udaletxea ezagutuko dugu, Casadevante etxea, eta Zuloaga jauregia.
Errepidera itzuliko gara, eta Pasai Donibanera bidean jarri, Jaizkibel mendiaren magalean. Bertan pausatuko gara. Kai zaharrean eta mendiari itsatsitako arrantzale-etxeetan barrena ibiliko gara, eta herri historiko hau betetzen duten jauregi eta elizak ezagutuko ditugu. Gainera, aukera ederra izango dugu XVII. mendeko etxe tipiko bat bisitatzeko, badiara aterabide zuzena duena. Victor Hugok bertan hartu zuen aterpe 1843an!
Pasai Donibanen arrantzale-barku batera igoko gara San Pedrora badia gurutzatzeko; herri horretan, Euskal Herriko itsas tradizioa ezagutzen jarraitu ahal izango dugu. Heltzen garenean, herriko parte zaharrean barneratuko gara, eta galtzada-harrizko zoladura duten itsas ikuspegiko kaleetan ibiliko gara.
Bukatzeko, Donostiara itzuliko gara, eta hortxe amaituko dugu txangoa.
| BISITATUKO DITUGUN UDALERRIAK | Hondarribia, San Juan eta San Pedro |
|---|---|
| HIZKUNTZA | Gaztelania eta ingelesa |
| IRTEERAK | Egunero 9etan *Urtarrilak 1, 6 eta 20, eta 24, abenduak 25 eta 31 izan ezik |
| TOPAGUNEA | Hotela/apartamentua Donostian |
| IRAUPENA | 4 ordu |
| GARRAIOA BARNE | Bai, Auto pribatuan |
| PREZIOAN BARNE | Bertako gida |
| PREZIOA | 2 heldu: 500 € (prezioa irteerako) 3-4 heldu: 200 € (prezioa pertsonako) 5-6 heldu: 140 € (prezioa pertsonako) 7-8 heldu: 110 € (prezioa pertsonako) Gazteak 12-17 urte: 50 € Umeak 0-11 urte: 20 € |
| HORNITZAILEA | Local Experts Tours (Donostyle Tours SL) |
| OHARRA | Hornitzailea bezeroarekin harremanetan jarriko da bisitaren ordua eta topagunea zehazteko. Oinez egiteko oinetako erosoak eramatea gomendatzen da Euria izanez gero aterkia eramatea gomendatzen da. |
| IBILBIDEA | Bilketa Donostian Hondarribirako garraioa Bisita gidatua Hondarribian La Marina auzoa eta hirigunea. Hondarribiko ibilbidea Jaizkibeletik San Juaneraino. San Juan eta San Pedro itsasontzian gurutzatzen. Elkargunera itzultzea. |