Jakin eta ikusi beharreko guztia, lurretik ahoraino! Ikusi “Getariako Txakolina” Jatorrizko Izendapena duten txakolinen mahastiak hazten diren lurraldea, ezagutu Getaria, inguratu zeure burua mahastiez, ikasi txakolinaren ekoizpen prozesuaren sekretu guztiak hasieratik amaieraraino, eta goza ezazu amaieran ardo zuri zoragarri honen dastaketa batez, aperitibo tradizionalekin batera.
| BISITATUKO DITUGUN UDALERRIAK | Getaria eta Hondarribia |
|---|---|
| HIZKUNTZA | Ingelesa eta gaztelera |
| IRTEERAK | Asteartetik ostiralera 9:30ean Urtarrilak 1,6 eta 20, eta abenduak 24, 25 eta 31 izan ezik. |
| IRAUPENA | 4 ordu 30 min. |
| TOPAGUNEA | Hotela/apartamentua Donostian |
| GARRAIOA BARNE | Bai, garraio pribatuan |
| PREZIOAN BARNE | Txakolindegira bisita, txakoli eta bertako produktuen dastaketa, gida eta garraioa |
| PREZIOA | 2 heldu: 500 € (prezioa irteerako) 3-4 heldu: 200 € (prezioa pertsonako) 5-6 heldu: 170 € (prezioa pertsonako) 7-8 heldu: 155 € (prezioa pertsonako) Gazteak 12-17 urte: 50 € Umeak 0-11 urte: 20 € |
| HORNITZAILEA | Local Experts Tours (Donostyle Tours SL) |
| OHARRA | Hornitzailea bezeroarekin harremanetan jarriko da bisitaren ordua eta topagunea zehazteko. Upeltegiko bisita talde txikietan egingo da, eta gainerako ibilbidea pribatua izango da. Ibilbide esklusibo honek Gipuzkoako kostalde ikusgarrian barrena eramango zaitu, ardo berezi hau ekoizten den tokitara. Urteko sasoiaren arabera eta unean-unean esperientzia onenak kontuan hartuta, Getaria edo Hondarribia bisitatuko ditugu, historia eta kultura aberatsak dituzten kostaldeko bi herri xarmangarri. |
| IBILBIDEA | Irteera Getaria eta Hondarribia bisita Txakolindegiko bisita dastaketa barne Donostia |