Zure erosketako saskira gehitzen baduzu edo produktu honen helduaren tarifan deskontua izango duzu.
Zure erosketako saskira gehitzen baduzu edo produktu honen helduaren tarifan deskontua izango duzu.
Donostiako portutik irtenda 30 minutuko txangoa egingo duzu Santa Klara uharteraino eta Donostiako Badiaren bisita guztiz ezberdinaz gozatuko duzu. Uhartean eguzkia edo bainu bat hartu ahal izango duzu, paseo bat eman eta bertako labarrak bisitatu ahal izango dituzu, edota tabernan zerbait har dezakezu, irekita ekainetik irailera.
Gainera, bereziki interesgarria da Cristina Iglesiasen obra Hondalearen bisitatzea. Hustutako itsasargiaren etxearen barruan induskatuta, Iglesiasen lanak euskal kostaldeko geologia eta ekologia berezia, eta uhartea inguratzen duten ozeanoko uren kemena biltzen ditu.
| HERRIA | Donostia |
|---|---|
| TOPAGUNEA | Ontziratzeko gunea Kaiako Pasealekua da, San Pedro elizaren ondoan. |
| IRAUPENA | 30 minutu inguru |
| DATAK ETA ORDUTEGIAK | Apirila: 05/04-30/04: 12h, 13h, 14h, 15.30h eta 16.30h Aste Santuko jai egunak 17/04-21/04: 12h, 13h, 14h, 15.30h, 16.30h eta 17.30h. Maiatza: Egunero 12h, 13h, 14h, 15.30h eta 16.30h. Ekaina, uztaila, abuztua eta iraila: Egunero 12h, 13h, 14h, 15.30h, 16.30h, 17.30h, 18.30h eta 19.30h. Urria: Egunero 12h, 13h, 14h, 15.30h eta 16.30h. |
| PREZIOA | 8€ (BEZa barne) 0-4 urte bitarteko umeak dohain. Txartelik gabe. (Zuzenean uharteko itsasontzien leihatilara gerturatu behar dira). |
| HORNITZAILEA | ISUAR BIDAIAK S.L. – Motoras de la Isla |
| OHARRAK | Sarrera irekia da, ez du bermatzen zerbitzu jakin baterako eserlekua. Ontzirateko gunean trukatzen da, aldez aurretik hurbiltzea gomendatzen dizugu, zure plaza bermatzeko.Zerbitzua bertan behera utz daiteke egun berean, itsasoaren egoera txarragatik.Eguneko azken irteerak ez du uzten uhartea bisitatzen.Ontzia irisgarria da gurpildun aulkian, baina uhartea ez da.Uhartean gelditzea aukerakoa da.Itsasontzira maskotekin sar daiteke, baina ekainetik irailera ez daude baimenduta uhartean.Audio-kontakizuna lau hizkuntzetan: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa, QR kode bat erabiliz. |