Bus turistikoa

20% DE DESCUENTO
Tarjetas turísticas

Zure erosketako saskira gehitzen baduzu edo produktu honen helduaren tarifan deskontua izango duzu.

Ezagut ezazu Donostia erosotasun osoz, autobus turistiko panoramiko batean!

Autobus turistiko dotore honek Hop-On Hop-Off Bus izena du ingelesez, eta aukera ematen dizu 24 orduz nahi duzun geltoki guztietan igo edo jaisteko. Hiria bera, tokiko parkeak, lorategiak, hondartzak, eraikinak eta askoz ere gehiago zure kabuz ezagutzeko aukera originala da. Erabilgarri dauden 12 hizkuntzen artetik zurea aukeratu dezakezu, gure hiriaren historia ezagutzeko.

Eta, gogoratu, jaisteko aukera ematen ez duen autogidatutako ibilbide panoramiko oso bat egin nahi baduzu, azken txandako zerbitzua aukeratu dezakezu (salgai soilik Argentinar Errepublikaren Pasealekuan dagoen bus lehiatilan).

Informazio praktikoa

IRAUPENAOrdu bat (ibilbide osoa)
ORDUTEGIA ETA IBILBIDEAOrdutegia eta ibilbidea ikusi
IRTEERA PUNTUARepública Argentina Kalea.
*Irailaren 4tik urriaren 3ra geltokia Salamanca 1-2 pasealekura lekualdatuko da.
HIZKUNTZAKEuskera, gaztelania, frantsesa, ingelesa, alemana, italianoa, japonesa, holandesa, portugalera, katalana, galeagoa eta txinera.
PREZIOAKBUS TURISTIKOA 24 ORDU
Helduak (+13 urte): 16€ BEZa barne.
Gazteak (5-12 urte): 8€ BEZa barne.
Haurrak (0-4 urte): doan.
Desgaitasunen bat daukaten pertsonak, langabetuak, 65 urte gorakoak: 12,8€ BEZa barne (agiriz frogatuta).
San Sebastian Card/Basque Card deskontuarekin: 12,8€ BEZa barne.

BUS TURISTIKOA AZKEN BUELTA
Helduak (+13 urte): 8€ BEZa barne.
Gazteak (5-12 urte): 4€ BEZa barne.
Haurrak (0-4 urte): doan.
Desgaitasunen bat daukaten pertsonak, langabeak, 65 urte gorakoak: 6,40€ BEZa barne (agiriz frogatuta)
NON EROSIOnline salmenta. Donostia Turismoaren bulegoetan: Boulevard 8 (urte osoa) eta Frantzia Pasealekua (tren geltokiaren ondoan udaran soilik) República Argentina Pasealekua, 4Bus turistikoaren geltokietan (busean bertan)
HORNITZAILEASAN SEBASTIÁN TURISMOA (JULIA TRAVEL Y AUTOMOVILES LUARCA SA UTE-k emandako zerbitzua)
OHARRASarrerak ez du zerbitzu konkretu batentzat lekua bermatzen. Sarrera busean trukatu behar da eta momentu hortatik aurrera 24 orduak zenbatzen hasiko dira.Ibilgailuaren tamainak baldintzatuko du ibilgailura gehienezko sarrera. Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokitutako zerbitzua.Ibilbideak aldaketak izan ditzake, hirian egon daitezkeen ekitaldi ezberdinak direla eta. Azken txandako zerbitzuaren sarrerak salgai soilik Argentinar Errepublikaren Pasealekuan dagoen bus lehiatilan. Azken txandako zerbitzuko sarreretan ezin da San Sebastian Card/Basque Card deskonturik erabili.

Talde-erreserba

Bete talde-erreserba eskatzeko inprimakia eta zehaztu zure beharrak. Gutxienez 15 pertsona behar dira talde-erreserba bat egiteko.

Irisgarria

Bus turistikoaren irisgarritasunari buruzko informazioa

Informazio gehiago

<strong>NOIZ EROSI</strong>

NOIZ EROSI

Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
<strong>ORDAINTZEKO ERA</strong>

ORDAINTZEKO ERA

Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
<strong>EZEZTATZEAK</strong>

EZEZTATZEAK

Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
<strong>FROGAGIRIA</strong>

FROGAGIRIA

Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.

Data hautatu

Zalantzarik dituzu?

Astelehenetik larunbatera:
10:00 – 18:00
Igandeak:
10:00 – 14:00
Jaieguneak:
Abenduaren 6a eta 7a:
10:00 – 19:00
Abenduaren 24a:
10:00 – 14:00