Zure erosketako saskira gehitzen baduzu edo produktu honen helduaren tarifan deskontua izango duzu.
Zure erosketako saskira gehitzen baduzu edo produktu honen helduaren tarifan deskontua izango duzu.
Donostiako Aquariuma Euskadin bisitari gehien jasotzen dituen ekipamenduetako bat da, urtean 300.000 lagunek bisitatzen baitute. Nahitaezko bisitaldia da Donostiara etortzen direnentzat. Hiriko tokirik bitxienetako batean dago, Donostiako kaian, eskaintza gastronomiko zabal eta askotarikoa duen Parte Zaharretik gertu, eta hirigunetik minutu gutxira.
Donostiako Aquariumaren eraikin enblematikoa 1928koa da, eta Gipuzkoako itsas ondarea zein itsasgintzakoa biltzen ditu bi solairutan. Bertan, nabarmentzekoa da euskal balea baten eskeleto handia, baita Kantauri itsasoa ardatz duten akuario ugari, 200 espezie baino gehiago biltzen dituztenak, eta 360º ko tunel ospetsua ere. Halaber, askotariko espezie tropikalak ikus daitezke.
| HIRIA | Donostia |
|---|---|
| HELBIDEA | AQUARIUMA, Carlos Blasco Imaz Plaza, 1. Sarrera nagusia. |
| HIZKUNTZA | Euskara, gaztelera, ingelesa, frantsesa. |
| ORDUTEGIA | Urritik martxora: Asteartetik ostiralera: 10.00etatik 19.00etara (Azkeneko sarrera Museoa itxi baino ordubete lehenago) Astelehenetan ITXITA, zubia erortzen denean izan ezik Asteburuetan, jaiegunetan eta zubietan: 10.00etatik 20.00etara (Azkeneko sarrera Museoa itxi baino ordubete lehenago) Aste Santua: Egunero 10.00etatik 20.00etara Apirila, maiatza, ekaina eta iraila: Astelehenetik ostiralera: 10.00 – 19.00 Asteburu eta jaiegunetan: 10.00 – 20.00 Uztaila eta Abuztua: Egunero 10.00etatik 20.00etara Itxita urtarrilaren 1ean eta 20an eta abenduaren 25ean |
| PREZIOA | Helduak: 14€ Umeak (4-12 urte): 7€ 0-3 urte: Doan (sarrera gabe) BEZ barne |
| GARRANTZITSUA | *Sarrerak ez du lehentasunik bermatzen, lehiatilatik pasatzea beharrezkoa izango delarik. *Takilla ordu bat lehenago ixten da. *Ikusteko ezintasuna duten pertsonak soilik sar daitezke itsu-txakurrarekin. *Sarrera murriztuak agiriz frogatu behar dira leihatilan. *Prezio murriztua duten sarrerak (ikasleak, erretiratuak, langabezian dauden pertsonak, ezgaitasuna duten pertsonak eta familia ugariak) Aquariumeko leihatilan erosi behar dira. *Online sarreren erosketa egun berean goizeko 8:00ak arte egin daiteke |
| HORNITZAILEA | Fundacion Oceanografica de Gipuzkoa |