Eureka! Zientzia Museoa eta planetarium

10% DE DESCUENTO
Tarjetas turísticas

Zure erosketako saskira gehitzen baduzu edo produktu honen helduaren tarifan deskontua izango duzu.

Dibertitu eta ikasi Eureka! Zientzia Museoan

Eureka! Zientzia Museoa gure gizartearentzako kultura eta hezkuntza baliabide bat da. Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, ingurune natural ikusgarrian, eta museo interaktiboa da. Izan ere, informazioa modu erakargarrian aurkezten du eta komunikazio estilo berria du, objektuen maneiuan eta esperimentuetan oinarritua. Museoak inguru bizia eskaini nahi du, zientziaren eta teknikaren munduarekin loturiko jardueretan parte hartzeko. 

Zentroak erakusketa iraunkor bat du,  azken belaunaldiko 3D PLANETARIUM digitala ere badu Eureka! Zientzia Museoak. Horrez guztiaz gain, hauek ere baditu: astronomia-behatokia (30 m-ko dorre batean), Foucaulten pendulua (14 m-ko beirazko dorre batean) eta animazio eta ikuskizun ugari (elektrizitatearena da aipagarriena, Espainiako estatuko bakarra). Jolas-eremu bat ere badago. Aipatzekoak ere museoko azken bi nobedadeak: Plastinatuen aretoa non barrundik nolakoak garen ikusi ahal izango dugun eta Animalia gunea, 20 espezie ezberdinetako animalia bizidunekin.

Kanpoko lorategietan maketa-multzo bat (Gipuzkoako ondare-eraikinen maketak) eta lorategi botaniko txiki bat daude. Aparkalekua doakoa da. Bisita errazteko eta erosoagoa izan dadin, kafetegia/jatetxea, denda, haurrentzako parkea, konsignak eta piknikgunea ere jarri ditu museoak bisitarien eskura.

Informazio praktikoa

HERRIADonostia
TOPAGUNEAEureka! Zientzia Museoa. Mikeletegi pasealekua, 45
HIZKUNTZAEuskara, Gaztelania, *Inglesa, *Frantsesa.
MUSEOAREN ORDUTEGIAAstelehenetik ostegunera:
10:00 – 19:00 (julio, agosto y periodos vacacionales 20:00)

Ostirala:
10:00-20:00

Asteburuak eta jaiegunak:
11:00 – 20:00

Maiatzaren 29an museoa itxita egongo da barne kudeaketa lan batzuk direla eta.

Abenduak 24, 25 eta 31 eta urtarrilak 1: ITXITA
PLANETARIUMAREN ORDUTEGIAPLANETARIOKO SAIOA ERRESERBATZEKO:
Deitu 943 012 478 edo idatzi erreserbak@eurekamuseoa.eus
*Planetarioko saioen hizkuntza eta ordutegia kontsultatu.
IRAUPENA3-4 ordu.
GARRAIOA BARNEEz
MUSEORA SARRERA18-64 urte: 10€

4-17 urte: 7€

Murriztua ( >65 urte / /ikasleak / irakasleak / familia ugari-bakarrekoa / desgaitasuna duten pertsonak / langabeak): 7€

0-3 urte: Doan

BEZ barne.
SARRERA MUSEORA + PLANETARIUMERA18-64 urte: 12,50€

4-17 urte: 9,50€

Murriztua ( >65 urte / /ikasleak / irakasleak / familia ugari-bakarrekoa / desgaitasuna duten pertsonak / langabeak): 9,50€

18 hilabete – 3 urte: 3,00€

BEZ barne.
HORNITZAILEAKutxa fundazioa.

Irisgarria

Eureka! Zientzia Museoaren informazioa

Informazio gehiago
<strong>NOIZ EROSI</strong>

NOIZ EROSI

Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
<strong>ORDAINTZEKO ERA</strong>

ORDAINTZEKO ERA

Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
<strong>EZEZTATZEAK</strong>

EZEZTATZEAK

Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
<strong>FROGAGIRIA</strong>

FROGAGIRIA

Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.

Erosketa aukerak

Data hautatu

Selecciona Erosketa aukerak para ver las fechas disponibles

Zalantzarik dituzu?

Astelehenetik larunbatera:
10:00 – 18:00
Igandeak:
10:00 – 14:00
Jaieguneak:
Abenduaren 6a eta 7a:
10:00 – 19:00
Abenduaren 24a:
10:00 – 14:00