Zure erosketako saskira gehitzen baduzu edo produktu honen helduaren tarifan deskontua izango duzu.
Zure erosketako saskira gehitzen baduzu edo produktu honen helduaren tarifan deskontua izango duzu.
Esperientzia honekin sagardoaren kulturan barneratuko zara Sagardoetxea Sagardoaren Museoko bisita gidatua eta Alorrenea sagardotegiko otorduaz gozatzen duzun bitartean.
Sagardoetxea sagardoaren kulturaz gozatzeko lekua da, euskaldunen identitate eta ohituren ezaugarri. Naturarekin harremanetan ikasteko leku bat, ikusi, ukitu eta dastatuz…
Esperientziarekin amaitzeko, nahi izan ezkero Alorrenea sagardotegian sagardotegiko ohiko menuaz gozatzeko aukera izango duzu: bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta intxaurrekin nahiz irasagarrarekin eta sagardoa. Ahaztuko ez duzun esperientzia biziko duzu!
| HERRIA | Astigarraga |
|---|---|
| TOPAGUNEA | Sagardoetxea – Kale Nagusia, 48 (20115 Astigarraga) |
| IRAUPENA | 3 ordu inguru |
| ORDUTEGIA: Bisita gidatua eta sagardotegia | Bisita Sagardoetxean eta bazkaria Alorrenea Sagardotegian: Asteartetik igandera eta jai egunetan 12:00ean. Bisitak gutxi gora behera ordu bat irauten du.Bisita eta afaria Alorrenea Sagardotegian: Asteartetik larunbatera 19.00etan. Bisitak gutxi gora behera ordu bat irauten du. *Jai egunetan bazkari txanda soilik eskeiniko da. |
| HIZKUNTZA | Euskara, gaztelania eta ingelesa *frantsesa (aurrezko erreserbarekin) |
| GARRAIOA | Garraio pribatua ez dago sartuta. |
| PREZIOA: Museoa eta sagardotegia | Helduak: 47 €(menu tradizionala) Gaztea (7-17 urte): 24 €(Menu berezia: tortilla, haragia eta izozkia) Haurrak (0-6 urte): 21 € (Menu berezia: tortilla, haragia eta izozkia) |
| GARRANTZITSUA EROSKETA EGITEAN | Bisita zein hizkuntzatan egin nahi duzun adierazi |
| HORNITZAILEA | Sagardun Partzuergoa |
| OHARRA | Irteera ziurtatua heldu batetik aurrera. |
| GUNEAK | Sagardoaren kulturan barneratzeko 3 gune dauzka: · SAGASTIA: Sagastia aire librean dagoen gunea da eta sagarraren kulturaz modu dinamiko eta pedagogikoan gozatzeko aukera ematen du. Bertan sagar mota nahiz barietateak, txertaketak eta sagarra biltzeko, txikitzeko eta prentsatzeko moduak ezagutzen dira. · MUSEO-GUNEA: Sagardogileen tresna, ikus-entzunezko, azalpen panel, joko eta argazkien bidez sagarra eta sagardoaren historia, sagardoaren kultura eta sagardoaren elaborazio prozesua ezagutzen dira. · DASTALEKUA: Sagardoetxearen hirugarren gunea sagardoa nahiz sagarraren eratorrien dastaketari eskainia dago. Txotx-eko errituaren ohituran barneratzeko aukera ematen du, sagardotegira joan aurretik. |