Gipuzkoako Ekialdeko Kostaldearen bisita (Hondarribia, Pasaia Donibane eta Pasaia San Pedro)

10% DE DESCUENTO
Tarjetas turísticas

Zure erosketako saskira gehitzen baduzu edo produktu honen helduaren tarifan deskontua izango duzu.

Donostian elkartuko gara Hondarribira bidean jartzeko, Gipuzkoa ipar-ekialdean kokatutako herri arrantzalera. San Nikolas kaleko fatxada koloretsuek diosala egingo digute gure herriko pasieran; herri kasko historikoan, Santa Maria Atea zeharkatu ahal izango dugu, eta “hatxero” ezagunari helduta argazki bat atera. Badakizue zer adierazten duen? Gainera, udaletxea ezagutuko dugu, Casadevante etxea, eta Zuloaga jauregia.

Errepidera itzuliko gara, eta Pasai Donibanera bidean jarri, Jaizkibel mendiaren magalean. Bertan pausatuko gara. Kai zaharrean eta mendiari itsatsitako arrantzale-etxeetan barrena ibiliko gara, eta herri historiko hau betetzen duten jauregi eta elizak ezagutuko ditugu. Gainera, aukera ederra izango dugu XVII. mendeko etxe tipiko bat bisitatzeko, badiara aterabide zuzena duena. Victor Hugok bertan hartu zuen aterpe 1843an!

Pasai Donibanen arrantzale-barku batera igoko gara San Pedrora badia gurutzatzeko; herri horretan, Euskal Herriko itsas tradizioa ezagutzen jarraitu ahal izango dugu. Heltzen garenean, herriko parte zaharrean barneratuko gara, eta galtzada-harrizko zoladura duten itsas ikuspegiko kaleetan ibiliko gara.

Bukatzeko, Donostiara itzuliko gara, eta hortxe amaituko dugu txangoa.

Informazio praktikoa

BISITATUKO DITUGUN UDALERRIAKHondarribia, San Juan eta San Pedro
HIZKUNTZAGaztelania eta ingelesa
IRTEERAKEgunero, ostegun eta igandeetan izan ezik
*Urtarrilaren 1, 6, 19 eta 20an eta abenduaren 24, 25 eta 31n izan ezik
(2 pertsona gutxienez)
IRAUPENA4 ordu
GARRAIOA BARNEBai
TOPAGUNEA**Hotel/Apartamentua
PREZIOAN BARNEBertako gida
GRUPO MÁXIMO8 pax
PREZIOAHelduak:
Azaroaren 1etik martxoaren 31ra: 105 €/ pertsona
Apirilaren 1etik urriaren 31ra: 79 €/ pertsona

Gazteak (12-17 urte): 50€*
Haurrak (0-11 urte): 20€*
*Tarifa aplikagarria, heldu batek lagunduta
HORNITZAILEALocal Experts Tours (Donostyle Tours SL)
OHARRA**Erosketa egitean, adierazi ostatua. Hornitzailea zuzenean jarriko da zurekin harremanetan tourraren bezperan, harremanetarako emandako informazioaren bidez (posta elektronikoa eta telefonoa), jasotzeko ordua eta leku zehatza berresteko.
Irteera ziurtatzeko gutxienez 2 heldu behar dira.
<strong>NOIZ EROSI</strong>

NOIZ EROSI

Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
<strong>ORDAINTZEKO ERA</strong>

ORDAINTZEKO ERA

Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
<strong>EZEZTATZEAK</strong>

EZEZTATZEAK

Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
<strong>FROGAGIRIA</strong>

FROGAGIRIA

Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.

Hizkuntza

Data hautatu

Selecciona Hizkuntza para ver las fechas disponibles

Zalantzarik dituzu?

Astelehenetik larunbatera:
10:00 – 18:00
Igandeak:
10:00 – 14:00
Jaieguneak:
Abenduaren 6a eta 7a:
10:00 – 19:00
Abenduaren 24a:
10:00 – 14:00