Ipar Euskal Herriko Zaporeak

10% DE DESCUENTO
Tarjetas turísticas

Zure erosketako saskira gehitzen baduzu edo produktu honen helduaren tarifan deskontua izango duzu.

Irteera Donostiatik Donibane Lohizunera. Frantziako kostaldeko herri horretan, affineur batek haututako gaztak dastatuko ditugu Irulegiko ardo frantsesaz lagundurik.

Donibane Lohizunen paseoa, Maison Adam gozotegian geldialdia eginez, non “macarons” ospetsuak sortu zituzten 1660an; Johannès de Suhigaraychipi kortsario frantsesa geratzen zen portua ere bisitatuko dugu eta baita San Juan Bautista eliza ere.

Biarritzera hurbilduko gara bertako itsas pasealekuak edo 50eko hamarkadan surfeatzen hasi ziren hondartzak ezagutzeko. Bisita Les Halles azokara, bertako gazta, urdaitegiko produktuak eta okindegi/gozotegiak ezagutzeko. Azokako tabernan geldialdia, Arcachongo ostra ospetsuak, ganbak edo barraskiloak probatzeko, Bordeleko ardo zuriarekin batera.

Azken geldialdia Hondarribiko bisita kulturala izango da, Portu auzoan eta Erdi Aroko goiko auzoan, Txingudiko badiara begira, eta txangoa amaituko dugu pintxo ospetsuak dastatuz.

Informazio praktikoa

IRTEERAKAstearte, ostegun eta igandetan 9:00etan
IRAUPENA8 ordu
HIZKUNTZAIngelesa
TOPAGUNEAAntonio Okendo Almirantea ESKULTURA, De Okendo Plaza, 1, 20004 Donostia
GARRAIOA BARNEBai
PERTSONA KOPURUA, GEHIENEZ8 pertsona
PREZIOAHelduak: 230€
HORNITZAILEAIKUSNAHI TOURS SL
OHARRA*12 urtetik beherako umeak ez dira onartzen
*Alergia edo intolerantziaren bat baldin badaukazu, jakinarazi iezaguzu mesedez.
Irteera ziurtatzeko gutxienez 2 heldu behar dira.
<strong>NOIZ EROSI</strong>

NOIZ EROSI

Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
<strong>ORDAINTZEKO ERA</strong>

ORDAINTZEKO ERA

Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
<strong>EZEZTATZEAK</strong>

EZEZTATZEAK

Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
<strong>FROGAGIRIA</strong>

FROGAGIRIA

Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.

Data hautatu

Zalantzarik dituzu?

Astelehenetik larunbatera:
10:00 – 18:00
Igandeak:
10:00 – 14:00
Jaieguneak:
Abenduaren 6a eta 7a:
10:00 – 19:00
Abenduaren 24a:
10:00 – 14:00